2009/01/05

JOLAS TRADIZIONALAK

1.- Kromoak:

kromoei buelta eman behar zaie. Marrazkia behera begira jartzen da eta eskuarekin astinduz buelta ematen saiatu behar da.


2.- Zibak:


Zirkulu bat irudikatzen da lurrean, batek barrura sartu behar du ziba eta besteek ateratzen saiatu behar dira.







3.- Trukemea:

Harri edo egun tako bat bota behar da lehenengo zenbakira eta oin batekin saltoka ibilbide guztia egin behar da. Bueltan bat zenbakian dagoen harria hartu eta kanpora salto egin behar da. Zenbaki guztiekin berdina egingo da.



4.- Kanikak:

Lurrean borobil bat marraztuko da. Bakoitzak hiru kanika iznago ditu. Kanika bat jarriko dute partaide guztiek borobilean eta hurrengo txandan basteen kanikei ematen saitu bejar dira. Kanika bateri emanez gero, haientzat izango da.






5.- Txapak:

Txirrindulari lasterketa egin daiteke. Laterketa egiteko ibilbide bat marrazten da lurrean eta helmugara lehena iristen dena irabazlea da. Iturria ibilbedetik ateratzen bada, berriz hasierara jo beharko du jokalarak. Besteen txapak ukitu daitezke.

2009/01/02

GOMAN ARITZEKO JOLASAK

1.- Pin pan sua:

Bikote batek goma hartuko du eta "pin pan sua" esaten duen bitartean gora eta behera egingo dute eskuekin. "Aitonaren pikua" esa bitarean, esku, oin eta gorputzarekin soka nahastuko da. Soka ukitu duten azkeneako bi pertsonak geratuko dira.

Letra: "pin pan sua, aitonaren pikua"

2008/12/31

SOKA SALTOAN

1.- Aita ama:

Sokari eragiten zaio eta zenbatzean azkarrago egingo da.

Letra: Ama aita zenbat urtekin ezkonduko naiz?
1,2,3,4,...

2.- Hilabeteak:

Salto egin behar dutenean ilaran jarriko dira eta hilabeteak esaterakoan sartu eta irten egingo dura jarraian, bata bestearen atzetik sokak buelta ematea txaron barik.

Letra: Urtarrila, otsaila, martxoa...


3.- Lapikoara:

Salto egin behar dutenak ilaran jarrie ta sokara sartuko dira abestiak esaten duenean, banan-banan eta 4 edo 5 sartzen direnean irteten hasiko dira sartu diren ordenean. bestela, sokari ematen diotenek ordena aldatu dezakete eta horrela salto egiten duen bakoitzak sartzerakoan izna duen zenbakia gogoratu beharko du, hua aipatzerakoan atera beharko baita sokatik.

letra: Lapikora sartu lehena
lapikora bigarrena sartu
lapikora hirugarrena sartu.

Lapikotik irten lehena
lapikotik bigarrena irten
lapikotik hirugarrena irten.

4.- Saltoka saltoka:

Pertsona bat saltoka dago eta baten izena esaten duenean, sartu egingo da barrura. Biak saltoka egongo dira lehenago saltoka egon denak buelta eman arte eta irten arte. Gero, beste bat sartuko da eta horrela jarraian denak.

Letra: Saltoka saltoka nabil ni gustora
salto ta salto bat sartu arte.
Sartu dadila X eta biok elkarrekin
salto eta salto bat irten arte
eman ezazu buelta eta irten zaitez.


2008/12/30

MUGIMENDU JOLASAK

6.- Sorgina pirulina:

Borobilean jartzen gara eta pertsona bat borobilaren erdian. Kookoek erdikoari zera kantatzen diote: Sorgina pirilina
erratza gainean.
Ipurdia zikina
kapela buruan.
Sorgina!, sorgina!,
ipurdia zikina!
Tentela zara zu,
ezetz harrapatu!

Abestia bukatzen denean erdiko norbait harrapatzera joan behar da, besteek ihes egin behar dutelarik. Nor edo nor harrapatzea lortzen duenean, orain hau iznago da sorgina.

Jolas honen kanta entzun dezakegu youtuben: http://www.youtube.com/watch?v=_OIDCx94Dlw


7.- Stop:

Hau harrapaketa jolas bat da, baina bere berezurasunekin. Harrapatzailea norbaur harrapatzeko zorian dagoenean, iheslariak “spot” oihukatu dezake lekuan bertan geratuz. Harrapatzaileak ezingo du “sto” egoeran dagoen inor harrapatu. “Stop” egoeran dagoen bat berriro iheslari izan ahal izateko beste iherlari batek ikutu beharko du.


8.- Muxu plakajea:
taldean zenbakiak eta letrak banatzen dira, erdia eta erdia gutxi gora-behera. taldekide guztiak lurrean eserita egongo dira korro bat osatzen bat izan ezik, erdian egongo dena, Erdikoak zenbaki bat eta letra bat esango du eta zenbaki eta letra hori duten bi pertsonak atera behar dira. Erdikoa zenbakia bada letrak muxu eman beharko dio erdikoari eta ateratzen den zenbakia erdikoa defendatu beharko du eta letrari muxu eman. Muxu ematen duenak irabazten du eta bestea erdian eserita geratuko da.

2008/12/29

MUGIMENDU JOLASAK

3.- Lau erpinak:

Hasteko karratu bat osatzen duten lau erpin ala txoko markatu behar dira. Erpin bakoitzean pertsona bat (edo taldeka jolastu nahi bada, talde bat) eta erdian bosgarren pertsona bat egongo da. Erpinetakoak, beraien artean txokoz aldatzen saiaruko dira erdikoak beraien lekua kendu ez diezaioten saiatuz. Erdikoa, ordea, libre dagoen erpin bat lapurtzen saiatu behar da. Horrela beti egongo da bat txokorik gabe.


4.- Lehergailua:

Jokalariak korruan eta zutik jartzen dira, bat izan ezin, haur erdian jarriko da. Korruan deaudenak beraien artean baloia pasatzen hasiko dira. Erdikoa zenbatzen hasiko da, 20 zenbatzen duenean “KONTUZ” esango du eta esku bat altxatuko du, beste 20 zenbatzen dituenean “ARRISKUA” eta beste eskua altxatuko du. Azkenik 10 arte zenbatu eta “BONBA!” esango du txalo bat ematearekin batera. Momentu horretan baloia esku artean duenak lurrean jesrri beharko da, eta jolasa berriro hasten denean, bere ondokoak, jesarrita dagoenaren hanken gainetik salto egin beharko du hurrengoari pilota pasatzeko. Erdikoak, jolasean zehar, nahi duen guztietan “aldaketa” oihukatuko du, orduan baloiaren norabideaaldatuko da.




5.- Puxikak zapaldu:


Jokalari bakoitzek puxika bat puztu eta orkatilan lotuko du sokarekin. Jolasari hasiera ematen zaionean, besteen puxikak zapaltzen saiatuko dira, beraiena zainduz. Azkenean pertsona bakarra puxikarekin geratu arte. Jolas honetara taldeka ere jolas deiteke.

2008/12/28

MUGIMENDU JOLASAK

1.-Azeriak, sugeak eta oiloak:

Hau harrapaketa jolas bat da, baina zenabait berezitasunekin. Hiru talde egingo dira, talde batekoak azeriak izango dira eta hau antzezteko eskua ipurdian eramango dute isats bat izango balitz bezala. Besteak oiloak izango dira, eta eskua buruan eramango dute atzamarrak gora jarriz. Sugeek, azkenik, beso bat aurrerantz zuzenduz, suge baten moduan mugitzen joango dira. Azeriek, oiloak harrapatu beharko dute, oiloek sugeak eta segeek azeriak. Horrela segu batek azeri bat harrapatuz gero, azeri zena segu bilakatuko da. Horrela guztiak enimalia berbera izan arte.


2.- Krokodiloaren ibaia:

Pertsona bat krokodiloa izango da eta zelaiaren erdian jarriko da (erreka ezango dena). begiraleak txistua jotzne duenean beste partaide gzutiak errekatik pasatu behar dira eta krokodiloa norbait harraptzen saiatu behar da. Harrapatzen duena berarekin batera krokodiloa izango da.

2008/12/27

ABESTIAK ETA DANTZAK

4.-Oso ondo:

Taldekide bat abesten hasiko da keinu batzuk egiten dituen bitartean, beste guztiek berdina egin beharko dute. abesten duenak azekenean izen bat esango du eta orduan pertsona horrek abestu beharko du.

Abestia: oso ondo egiten duzulako
mugitu besoak olatuak bezala
xuabe, xuabe, xu, xu, xuabe
e!_____ hasi dantzatzen!




5.- Paristik datorren artista:

Paristik datorren astista bat naiz ni,
paristik datorren astista bat naiz ni.
Ondo jotzen du.
Baita guk ere.
Bibolina nik jotzen dut, ñi ñi ñi....

Paristik datorren astista bat naiz ni,
paristik datorren astista bat naiz ni.
Ondo jotzen du.
Baita guk ere.
Danborra nik jotzen dut, pom pom pom.... ñi ñi ñi....



6.- Zubiri zubiri:

Haurrak tren bat osatuko dute, bata bestearen atzean, abestiarenkin batera ibilbide bar egingo dute. Abestia amaitzen denean, bat zubiaren erdian geratuko da eta bi gauzen artean aukeratuko du. Denek aukeratu ondoren, gerritik oratuta, tiratuko dute haien alderantza.

Abestia: Zubiri-zubiri
nongori nongori
nongo alkate zerade?
Frantziako erregearen
seme-alabak gerade.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela,
hemen geldituko dela!