2008/12/30

MUGIMENDU JOLASAK

6.- Sorgina pirulina:

Borobilean jartzen gara eta pertsona bat borobilaren erdian. Kookoek erdikoari zera kantatzen diote: Sorgina pirilina
erratza gainean.
Ipurdia zikina
kapela buruan.
Sorgina!, sorgina!,
ipurdia zikina!
Tentela zara zu,
ezetz harrapatu!

Abestia bukatzen denean erdiko norbait harrapatzera joan behar da, besteek ihes egin behar dutelarik. Nor edo nor harrapatzea lortzen duenean, orain hau iznago da sorgina.

Jolas honen kanta entzun dezakegu youtuben: http://www.youtube.com/watch?v=_OIDCx94Dlw


7.- Stop:

Hau harrapaketa jolas bat da, baina bere berezurasunekin. Harrapatzailea norbaur harrapatzeko zorian dagoenean, iheslariak “spot” oihukatu dezake lekuan bertan geratuz. Harrapatzaileak ezingo du “sto” egoeran dagoen inor harrapatu. “Stop” egoeran dagoen bat berriro iheslari izan ahal izateko beste iherlari batek ikutu beharko du.


8.- Muxu plakajea:
taldean zenbakiak eta letrak banatzen dira, erdia eta erdia gutxi gora-behera. taldekide guztiak lurrean eserita egongo dira korro bat osatzen bat izan ezik, erdian egongo dena, Erdikoak zenbaki bat eta letra bat esango du eta zenbaki eta letra hori duten bi pertsonak atera behar dira. Erdikoa zenbakia bada letrak muxu eman beharko dio erdikoari eta ateratzen den zenbakia erdikoa defendatu beharko du eta letrari muxu eman. Muxu ematen duenak irabazten du eta bestea erdian eserita geratuko da.

2 comentarios:

Elixabete dijo...

Kaixoo Zaloa!!!
Asko gustatu zait aukeratu duzun gaia zeure bloga lantzeko.Etorkizunean haurrekin lantzeko oso jolas dibertigarriak eta baliagarriak dira.

Amaia Emaldi dijo...

Aupa Zaloa! Komentariotxu bet, zugaz pike naz! Zer ein dotzue zuri sorginak ba? Agian abesti batzuen letra aldatzeko bada garaia. (JAJA Urtxintxan lantzen da! Begirale topaketan)

Muxutxu asko ta jarraitu blogagaz guapo lotuten dabitzu eta.