2008/12/10

EZAGUTZE JOLASAK

1. Armiarma sarea:

Artile bilo bat pertsonaz pertsona pasatzen doa bakoitza bere izena esanez eta artile zati batekin geratuz. Taldekide guztiak artile zati bat daukatenean egindako korapiloa askatzen hasiko dira hurrengoaren izena esanez.

Jolas hau nahi dugun pertsona guztiekin egin daiteke.



2. Extralurtarrak/ Martiztarrak:

Extralurtarrak gara eta besteekin kontaktatzeko keinuak egin behar ditugu eta beraien izenez deitu. Deitzen duenak eta ondokoak eta deitua izan dena eta bere ondokoak keinuak egin beharko dituzte.
Adb: Mirari/Markel/Mikel
Aratxa/Iker/Jon
Markelek Iker deitzen duenean Ikerrek eskuak buruan jarriz mugitzen hasiko da. Ikerrekin batera Jonen ezkerreko eskua eta Arantxaren eskumakoa. Markelek ere izan beharko ditu eskuak buruan eta bere ondokoek ere. gero Ikerrek beste baten izena esan beharko du jolasean jarraitzeko.

Jolas hau nahi dugun pertsona guztiekin egin daiteke.

0 comentarios: