2008/12/15

KONFIANTZA JOLASAK

1.- Oilo zahar:

Taldekide bati, oiloari, begiak zapi batez estaliko dizkiogu. Abestia abesten dugun bitartean bueltak emango dizkiogu eta abestia bukatzen dugunean norbait harrapatzen saaiatuko da. Oiloak besteak non dauden jakiteko txaloka arituko dira abestiak esaten duen bezala. Behin pertsona bat hartuta nor den asmatu beharko du.

Abestia: "oilo zahar, oilo zahar
txirinbonba mokoka
oilo zahar, oilo zahar
hemen nauzu txaloka"


2.- Txio-txio:

Taldekideen artean bat oiloa izango da eta besteak txitak. Taldekide guztiek begiak estalita izango dituzte, oiloa izan ezik, baina besteek ez dute jakingo oiloa nor den. Txitek oiloa aurkitu beharko dute. horretarako oiloa txio-txio esaten joango da. Txitak oiloa aurkitzen duenean eskua emango dio eta txita gehiago badaude eskutik lotuta, azkeneko txita topatu beharko du eskutik oratzeko. jolasa amaituko da taldekide guztiak eskutik oratuta daudenean.


3.- Itsuak eta mutuak:

Elkar ezagutzen ez diren bi pertsona elkartuko ditugu. Bietariko bat itsua izango da, begiak estalita izango ditu, eta bestea mutua. Mutuak itsua gidatu behako du gelatik edo kaletik, baieno ezingo gu hitzi egin. Gero, rol aldaketa egingo da, biak mutual eta itsuak izateko. oraingoan beste pertsona batekin elkartuko ditugu. joolasaren amaieran saiatuko dira esaten noor izan den bakoitzaren bikotea, mutua nor izan den.


4.- Estatuak:

Hirunaka jartzen dira. Taldeko batek begiak estaliak ditu. Beste batek postura batean jarriko du hirugarren kidea eta begiak estaliak dituena postura hori kopiatzen saiatuko da. Postura kopiatu diola uzte duenean begietan daukan benda kenduko du. Gero paperak aldatu egingo dira.

0 comentarios: