2008/12/25

TALDE ETA KORRO JOLASAK

6.- Sagu txiki:

korru baten eseriko dira denak kanpoan bat geratuz. Besteek begiak itxirik izango dituzte eta kanpoan dagoenak zapi bat utziko du norbaiten atzean eta hauek kanta amaitzen dutenean, zapia atzean duenak sagua harrapatu beharko du honek bere lekuan eseri aurretik.

Abestia: sagu txiki, sagu baite
zulotxoan gorde zaitez
zapik ikusten bazaitu
kris, kras, kris kras jango zaitu.
Ez nau jango! (sagua)
Jango zaitut! (katua)



7.- Aulkian jolasa:

Aulkiak boronilean, pertsonako aulki bat. Burua ondokoaren triparen gainean jarri behar da. kanpotik aulkiak kentzen joango gara eta lehen eserita zeudenak saiata behar dira eusten jausi barik.


8.- Kafe frantsez baten:

Korrobaten jarriko dira denak. Haieran aurekoari gerritik oratuko diete eta kantatzen jaongo dira. Gero, beri aurrekoaren gerritik oratuta joan beharrean, aurrekoaren aurrekoari aratuko diote, edo aurrekoari sudurretik oratu, edo belarritik... Azkenean, denak elkarren ondo-ondoan jarriko dira eta atzekoaren gainean eseriko dira. denak eserita daudenean, kanta kantatzen duden bitartea, ibiltzen saiatuko dira, inor jausi barik.

Abestia: kafe frantsez baten, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen
minue, minue, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen


0 comentarios: