2008/12/18

TALDE ETA KORRO JOLASAK

1.- Aulkien jolasa:

Banan banan aulki batzuk jarriko dira korro batean, beti dauden partaideak baino aulki bat gutxiago. Jolasten dutenak korroaren inguruak egongo dira bueltaka musikaren erritmoa jarraituz eta doinua gelditzen denean, aulki batean esertzea lortu behar dute eta ezingo dute lurra ukitu. Ez da inor kanporatua izango, denek jolasean jarraituko dute, baina ronda bakoitzean aulki bat kenduko da. Musika dagoen bitartean, aulkien inguruan bueltaka dabiltzatela era diferenteetan eman beharko dituzte bueltak.

Aulkiekin egin daitekeen beste jolas bat taldeka jolastekoa da. Taldeen arabera jarriko ditugu aulkiak (adb: lau talde badira lau aulki jarriko ditugu). Aldez aurretik txartelak prestatu behar ditugu haurrekin jolasteko, lau familia eta bere senideak (aita, ama, semea eta alana; aita, aita semea eta alaba... gaur egungo familia egoera adierazteko). Umeen artean paperak banatuko ditugu, bakoitzak bat hartuko du eta denek batera zabalduko dituzte paperak, irakurri eta haien familia osatu beharko dute. Familiako kide guztiak daudenean aulkietan jarri behar dira, lehenengo aita jesartzen da, gero ama, semea eta, azkenik, alaba.



2.- Inkilino eta maizterra:

Hirunaka jarriko dira jokalariak, pertsona bat izan ezik. Hirukoteak etxe bat osatuko du; bat ezkerreko horma iznago da, beste bat eskumakoa eta hirugarrena inkilinoa. Libre dagoenak leku bat eskuratu beharko du hauetako etxe batean, horretarako hainbat bida ditu: "ezkerreko horma" esaten badu hauek mugitu beharko dira beste etxe batean jartzeko, "inkilinoa" edo "eskumako horma" esaten badu berdin eta dena doitik behera aldatu nahi badu "lurrikara" esan dezake. Bitartean berak leku bat aurkituko du etxeren batean eta beste bat izango da libre geratuko dena.


0 comentarios: