2008/12/29

MUGIMENDU JOLASAK

3.- Lau erpinak:

Hasteko karratu bat osatzen duten lau erpin ala txoko markatu behar dira. Erpin bakoitzean pertsona bat (edo taldeka jolastu nahi bada, talde bat) eta erdian bosgarren pertsona bat egongo da. Erpinetakoak, beraien artean txokoz aldatzen saiaruko dira erdikoak beraien lekua kendu ez diezaioten saiatuz. Erdikoa, ordea, libre dagoen erpin bat lapurtzen saiatu behar da. Horrela beti egongo da bat txokorik gabe.


4.- Lehergailua:

Jokalariak korruan eta zutik jartzen dira, bat izan ezin, haur erdian jarriko da. Korruan deaudenak beraien artean baloia pasatzen hasiko dira. Erdikoa zenbatzen hasiko da, 20 zenbatzen duenean “KONTUZ” esango du eta esku bat altxatuko du, beste 20 zenbatzen dituenean “ARRISKUA” eta beste eskua altxatuko du. Azkenik 10 arte zenbatu eta “BONBA!” esango du txalo bat ematearekin batera. Momentu horretan baloia esku artean duenak lurrean jesrri beharko da, eta jolasa berriro hasten denean, bere ondokoak, jesarrita dagoenaren hanken gainetik salto egin beharko du hurrengoari pilota pasatzeko. Erdikoak, jolasean zehar, nahi duen guztietan “aldaketa” oihukatuko du, orduan baloiaren norabideaaldatuko da.




5.- Puxikak zapaldu:


Jokalari bakoitzek puxika bat puztu eta orkatilan lotuko du sokarekin. Jolasari hasiera ematen zaionean, besteen puxikak zapaltzen saiatuko dira, beraiena zainduz. Azkenean pertsona bakarra puxikarekin geratu arte. Jolas honetara taldeka ere jolas deiteke.

0 comentarios: