2008/12/21

TALDE ETA KORRO JOLASAK

3.- Kanika txiki bat:

Jolas honetarako kanika bat behar da. Partaide guztiek borobil bat egiten dute eta eskuak itxi egiten dituzte zerbait barruan balute bezala, batek izan ezik, erdian geratuko delarik. Honek eskuetan kanika bat izango du, eta abestiak dirauen bitartean eskuak korroan dagoen jendearen eskuetan sartuko ditu, bati utziko diolarik kanika. Korru barruan dagoenak asmatu beharko du abestia amaitzerakoan konika noren eskuetan utzi duen.

Abestia: kanika txiki bat dabil
saltoka eskutik eskura
nork ote du? nork ote du?
nork ote du nire kanika?
kanika, kanika, kanika.


4.- Mezu eskutua:

Borobil batean eseriko dira denak bat barruan geratzen delarik eta korruan daudenak eskuak helduta izango dituzte. Batek mezu bat bidaliko dio bere eskumako eso ezkerrako eskuari sakatuz, mezua norabide batean joango da jasotzailearengana heldu arte. Erdian dagoenak mezua nondik doan asmatu behar du eta asmatzen badu kale egin duenak hartuko du bere lekua.


5.- Orkestra zuzendaria:

Pertsona batek orkestra zuzendaria nor den asmatu beharko du, orkestrako kideak keinuak eginez egongo dira, zuzendariari keinua kopiatuz eta zuzendariak keinua aldatu ondoren, guztiek keinua aldatu beharko dute.

0 comentarios: