2008/12/14

EZAGUTZE JOLASAK

3.- Puxiken jolasa:

Puxikak banatuko dira, bakoitzak bere puxika izango du eta bere izena idatziko du puxikan. Gero, puxika guztiak gora botako dituzte eta pxika guztiekin jolasten ibiliko dira apur baten. Puxikak hartzeko esaten denean, bakoitzak puxika bat hartuko du, izena irakurri eta dagokion pertsonari emango dio puxika.


4.- Titifruti/Mazedonia:

Borobilean jarriko gara eta bakoitzak uztai baten barruan kokatuko da, bat izan ezik, erdian egongo dena. Eskuman dagoena laranja izango da eta ezkerrekoa limoia. Boronilean Ana, Maite eta Gorka daude. Erdikoak Maiteri limoia esaten badio Maitek "Ana" esan beharko du eta laranja esaten badio "Gorka". Baina sagarra esaten badu Maitek ez du izenik esango. Tutifruti edo Mazedonia esanez gero, leku aldaketa egin beharko da.



0 comentarios: