2008/12/31

SOKA SALTOAN

1.- Aita ama:

Sokari eragiten zaio eta zenbatzean azkarrago egingo da.

Letra: Ama aita zenbat urtekin ezkonduko naiz?
1,2,3,4,...

2.- Hilabeteak:

Salto egin behar dutenean ilaran jarriko dira eta hilabeteak esaterakoan sartu eta irten egingo dura jarraian, bata bestearen atzetik sokak buelta ematea txaron barik.

Letra: Urtarrila, otsaila, martxoa...


3.- Lapikoara:

Salto egin behar dutenak ilaran jarrie ta sokara sartuko dira abestiak esaten duenean, banan-banan eta 4 edo 5 sartzen direnean irteten hasiko dira sartu diren ordenean. bestela, sokari ematen diotenek ordena aldatu dezakete eta horrela salto egiten duen bakoitzak sartzerakoan izna duen zenbakia gogoratu beharko du, hua aipatzerakoan atera beharko baita sokatik.

letra: Lapikora sartu lehena
lapikora bigarrena sartu
lapikora hirugarrena sartu.

Lapikotik irten lehena
lapikotik bigarrena irten
lapikotik hirugarrena irten.

4.- Saltoka saltoka:

Pertsona bat saltoka dago eta baten izena esaten duenean, sartu egingo da barrura. Biak saltoka egongo dira lehenago saltoka egon denak buelta eman arte eta irten arte. Gero, beste bat sartuko da eta horrela jarraian denak.

Letra: Saltoka saltoka nabil ni gustora
salto ta salto bat sartu arte.
Sartu dadila X eta biok elkarrekin
salto eta salto bat irten arte
eman ezazu buelta eta irten zaitez.


1 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso ondo Zaloa lortu dozu azkenean!!! Oso onso lotuten dabitzu bloga, ganera baliagarrie benetan. Paxuek eta Urte barri On!!!