2008/12/31

SOKA SALTOAN

1.- Aita ama:

Sokari eragiten zaio eta zenbatzean azkarrago egingo da.

Letra: Ama aita zenbat urtekin ezkonduko naiz?
1,2,3,4,...

2.- Hilabeteak:

Salto egin behar dutenean ilaran jarriko dira eta hilabeteak esaterakoan sartu eta irten egingo dura jarraian, bata bestearen atzetik sokak buelta ematea txaron barik.

Letra: Urtarrila, otsaila, martxoa...


3.- Lapikoara:

Salto egin behar dutenak ilaran jarrie ta sokara sartuko dira abestiak esaten duenean, banan-banan eta 4 edo 5 sartzen direnean irteten hasiko dira sartu diren ordenean. bestela, sokari ematen diotenek ordena aldatu dezakete eta horrela salto egiten duen bakoitzak sartzerakoan izna duen zenbakia gogoratu beharko du, hua aipatzerakoan atera beharko baita sokatik.

letra: Lapikora sartu lehena
lapikora bigarrena sartu
lapikora hirugarrena sartu.

Lapikotik irten lehena
lapikotik bigarrena irten
lapikotik hirugarrena irten.

4.- Saltoka saltoka:

Pertsona bat saltoka dago eta baten izena esaten duenean, sartu egingo da barrura. Biak saltoka egongo dira lehenago saltoka egon denak buelta eman arte eta irten arte. Gero, beste bat sartuko da eta horrela jarraian denak.

Letra: Saltoka saltoka nabil ni gustora
salto ta salto bat sartu arte.
Sartu dadila X eta biok elkarrekin
salto eta salto bat irten arte
eman ezazu buelta eta irten zaitez.


2008/12/30

MUGIMENDU JOLASAK

6.- Sorgina pirulina:

Borobilean jartzen gara eta pertsona bat borobilaren erdian. Kookoek erdikoari zera kantatzen diote: Sorgina pirilina
erratza gainean.
Ipurdia zikina
kapela buruan.
Sorgina!, sorgina!,
ipurdia zikina!
Tentela zara zu,
ezetz harrapatu!

Abestia bukatzen denean erdiko norbait harrapatzera joan behar da, besteek ihes egin behar dutelarik. Nor edo nor harrapatzea lortzen duenean, orain hau iznago da sorgina.

Jolas honen kanta entzun dezakegu youtuben: http://www.youtube.com/watch?v=_OIDCx94Dlw


7.- Stop:

Hau harrapaketa jolas bat da, baina bere berezurasunekin. Harrapatzailea norbaur harrapatzeko zorian dagoenean, iheslariak “spot” oihukatu dezake lekuan bertan geratuz. Harrapatzaileak ezingo du “sto” egoeran dagoen inor harrapatu. “Stop” egoeran dagoen bat berriro iheslari izan ahal izateko beste iherlari batek ikutu beharko du.


8.- Muxu plakajea:
taldean zenbakiak eta letrak banatzen dira, erdia eta erdia gutxi gora-behera. taldekide guztiak lurrean eserita egongo dira korro bat osatzen bat izan ezik, erdian egongo dena, Erdikoak zenbaki bat eta letra bat esango du eta zenbaki eta letra hori duten bi pertsonak atera behar dira. Erdikoa zenbakia bada letrak muxu eman beharko dio erdikoari eta ateratzen den zenbakia erdikoa defendatu beharko du eta letrari muxu eman. Muxu ematen duenak irabazten du eta bestea erdian eserita geratuko da.

2008/12/29

MUGIMENDU JOLASAK

3.- Lau erpinak:

Hasteko karratu bat osatzen duten lau erpin ala txoko markatu behar dira. Erpin bakoitzean pertsona bat (edo taldeka jolastu nahi bada, talde bat) eta erdian bosgarren pertsona bat egongo da. Erpinetakoak, beraien artean txokoz aldatzen saiaruko dira erdikoak beraien lekua kendu ez diezaioten saiatuz. Erdikoa, ordea, libre dagoen erpin bat lapurtzen saiatu behar da. Horrela beti egongo da bat txokorik gabe.


4.- Lehergailua:

Jokalariak korruan eta zutik jartzen dira, bat izan ezin, haur erdian jarriko da. Korruan deaudenak beraien artean baloia pasatzen hasiko dira. Erdikoa zenbatzen hasiko da, 20 zenbatzen duenean “KONTUZ” esango du eta esku bat altxatuko du, beste 20 zenbatzen dituenean “ARRISKUA” eta beste eskua altxatuko du. Azkenik 10 arte zenbatu eta “BONBA!” esango du txalo bat ematearekin batera. Momentu horretan baloia esku artean duenak lurrean jesrri beharko da, eta jolasa berriro hasten denean, bere ondokoak, jesarrita dagoenaren hanken gainetik salto egin beharko du hurrengoari pilota pasatzeko. Erdikoak, jolasean zehar, nahi duen guztietan “aldaketa” oihukatuko du, orduan baloiaren norabideaaldatuko da.




5.- Puxikak zapaldu:


Jokalari bakoitzek puxika bat puztu eta orkatilan lotuko du sokarekin. Jolasari hasiera ematen zaionean, besteen puxikak zapaltzen saiatuko dira, beraiena zainduz. Azkenean pertsona bakarra puxikarekin geratu arte. Jolas honetara taldeka ere jolas deiteke.

2008/12/28

MUGIMENDU JOLASAK

1.-Azeriak, sugeak eta oiloak:

Hau harrapaketa jolas bat da, baina zenabait berezitasunekin. Hiru talde egingo dira, talde batekoak azeriak izango dira eta hau antzezteko eskua ipurdian eramango dute isats bat izango balitz bezala. Besteak oiloak izango dira, eta eskua buruan eramango dute atzamarrak gora jarriz. Sugeek, azkenik, beso bat aurrerantz zuzenduz, suge baten moduan mugitzen joango dira. Azeriek, oiloak harrapatu beharko dute, oiloek sugeak eta segeek azeriak. Horrela segu batek azeri bat harrapatuz gero, azeri zena segu bilakatuko da. Horrela guztiak enimalia berbera izan arte.


2.- Krokodiloaren ibaia:

Pertsona bat krokodiloa izango da eta zelaiaren erdian jarriko da (erreka ezango dena). begiraleak txistua jotzne duenean beste partaide gzutiak errekatik pasatu behar dira eta krokodiloa norbait harraptzen saiatu behar da. Harrapatzen duena berarekin batera krokodiloa izango da.

2008/12/27

ABESTIAK ETA DANTZAK

4.-Oso ondo:

Taldekide bat abesten hasiko da keinu batzuk egiten dituen bitartean, beste guztiek berdina egin beharko dute. abesten duenak azekenean izen bat esango du eta orduan pertsona horrek abestu beharko du.

Abestia: oso ondo egiten duzulako
mugitu besoak olatuak bezala
xuabe, xuabe, xu, xu, xuabe
e!_____ hasi dantzatzen!




5.- Paristik datorren artista:

Paristik datorren astista bat naiz ni,
paristik datorren astista bat naiz ni.
Ondo jotzen du.
Baita guk ere.
Bibolina nik jotzen dut, ñi ñi ñi....

Paristik datorren astista bat naiz ni,
paristik datorren astista bat naiz ni.
Ondo jotzen du.
Baita guk ere.
Danborra nik jotzen dut, pom pom pom.... ñi ñi ñi....



6.- Zubiri zubiri:

Haurrak tren bat osatuko dute, bata bestearen atzean, abestiarenkin batera ibilbide bar egingo dute. Abestia amaitzen denean, bat zubiaren erdian geratuko da eta bi gauzen artean aukeratuko du. Denek aukeratu ondoren, gerritik oratuta, tiratuko dute haien alderantza.

Abestia: Zubiri-zubiri
nongori nongori
nongo alkate zerade?
Frantziako erregearen
seme-alabak gerade.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela,
hemen geldituko dela!

2008/12/26

ABESTIAK ETA KANTAK

1.- Domina abanti:
Partaideak korruak jarriko dira eta horietako batek abestia abestuko du eta besteek arrepikatuko dute, baita egiten dituen keinuak ere.

Abestia: Domina abanti,
domina aprego
trikitrixa, trikitrixa
trikitrixa, xa, xa, xa

Domina abanti,
domina aprego
burua gora
trikitrixa, trikitrixa
trikitrixa, xa, xa, xa

Domina abanti,
domina aprego
hankak zabaldu
trikitrixa, trikitrixa
trikitrixa, xa, xa, xa.


2.- Joxe Martin:

Joxe Martin badoala mendira
Joxe Martin badoala mendi
Riarriakataplan, badoala mendira.

Eta bidean krabelinak hartzen ditu
Eta bidean krabelinak hartzen ditu
Riarriakataplan, krabelinak hartzen ditu.

Erreka ertzean aurkitzen du lamia
Erreka ertzean aurkitzen du lamia
Riarriakataplan, aurkitzen du lamia.

LAMIAK:
O! Gaztetxo emaidazu lore bat
O! Gaztetxo emaidazu lore bat
Riarriakataplan, emaidazu lore bat.

GAZTEAK:
Emango dizut nire laguna izanez gero
Emango dizut nire laguna izanez gero
Riarriakataplan, nire laguna izanez gero.

Lagunak dira eta Kuban bizi dira.
Lagunak dira eta Kuban bizi dira.
Riarriakataplan, eta Kuban bizi dira.




3.- Magileren etxea:

Atzo joan nintzen
Magileren etxera
eta erakutsi zidan
ttipi ttipi dantzatzen
dantza ttipi ttipi
dantza ttipi ttop
dantza ttipi ttipi
eta ondo dantza.

2008/12/25

TALDE ETA KORRO JOLASAK

6.- Sagu txiki:

korru baten eseriko dira denak kanpoan bat geratuz. Besteek begiak itxirik izango dituzte eta kanpoan dagoenak zapi bat utziko du norbaiten atzean eta hauek kanta amaitzen dutenean, zapia atzean duenak sagua harrapatu beharko du honek bere lekuan eseri aurretik.

Abestia: sagu txiki, sagu baite
zulotxoan gorde zaitez
zapik ikusten bazaitu
kris, kras, kris kras jango zaitu.
Ez nau jango! (sagua)
Jango zaitut! (katua)



7.- Aulkian jolasa:

Aulkiak boronilean, pertsonako aulki bat. Burua ondokoaren triparen gainean jarri behar da. kanpotik aulkiak kentzen joango gara eta lehen eserita zeudenak saiata behar dira eusten jausi barik.


8.- Kafe frantsez baten:

Korrobaten jarriko dira denak. Haieran aurekoari gerritik oratuko diete eta kantatzen jaongo dira. Gero, beri aurrekoaren gerritik oratuta joan beharrean, aurrekoaren aurrekoari aratuko diote, edo aurrekoari sudurretik oratu, edo belarritik... Azkenean, denak elkarren ondo-ondoan jarriko dira eta atzekoaren gainean eseriko dira. denak eserita daudenean, kanta kantatzen duden bitartea, ibiltzen saiatuko dira, inor jausi barik.

Abestia: kafe frantsez baten, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen
minue, minue, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen


2008/12/21

TALDE ETA KORRO JOLASAK

3.- Kanika txiki bat:

Jolas honetarako kanika bat behar da. Partaide guztiek borobil bat egiten dute eta eskuak itxi egiten dituzte zerbait barruan balute bezala, batek izan ezik, erdian geratuko delarik. Honek eskuetan kanika bat izango du, eta abestiak dirauen bitartean eskuak korroan dagoen jendearen eskuetan sartuko ditu, bati utziko diolarik kanika. Korru barruan dagoenak asmatu beharko du abestia amaitzerakoan konika noren eskuetan utzi duen.

Abestia: kanika txiki bat dabil
saltoka eskutik eskura
nork ote du? nork ote du?
nork ote du nire kanika?
kanika, kanika, kanika.


4.- Mezu eskutua:

Borobil batean eseriko dira denak bat barruan geratzen delarik eta korruan daudenak eskuak helduta izango dituzte. Batek mezu bat bidaliko dio bere eskumako eso ezkerrako eskuari sakatuz, mezua norabide batean joango da jasotzailearengana heldu arte. Erdian dagoenak mezua nondik doan asmatu behar du eta asmatzen badu kale egin duenak hartuko du bere lekua.


5.- Orkestra zuzendaria:

Pertsona batek orkestra zuzendaria nor den asmatu beharko du, orkestrako kideak keinuak eginez egongo dira, zuzendariari keinua kopiatuz eta zuzendariak keinua aldatu ondoren, guztiek keinua aldatu beharko dute.

2008/12/18

TALDE ETA KORRO JOLASAK

1.- Aulkien jolasa:

Banan banan aulki batzuk jarriko dira korro batean, beti dauden partaideak baino aulki bat gutxiago. Jolasten dutenak korroaren inguruak egongo dira bueltaka musikaren erritmoa jarraituz eta doinua gelditzen denean, aulki batean esertzea lortu behar dute eta ezingo dute lurra ukitu. Ez da inor kanporatua izango, denek jolasean jarraituko dute, baina ronda bakoitzean aulki bat kenduko da. Musika dagoen bitartean, aulkien inguruan bueltaka dabiltzatela era diferenteetan eman beharko dituzte bueltak.

Aulkiekin egin daitekeen beste jolas bat taldeka jolastekoa da. Taldeen arabera jarriko ditugu aulkiak (adb: lau talde badira lau aulki jarriko ditugu). Aldez aurretik txartelak prestatu behar ditugu haurrekin jolasteko, lau familia eta bere senideak (aita, ama, semea eta alana; aita, aita semea eta alaba... gaur egungo familia egoera adierazteko). Umeen artean paperak banatuko ditugu, bakoitzak bat hartuko du eta denek batera zabalduko dituzte paperak, irakurri eta haien familia osatu beharko dute. Familiako kide guztiak daudenean aulkietan jarri behar dira, lehenengo aita jesartzen da, gero ama, semea eta, azkenik, alaba.



2.- Inkilino eta maizterra:

Hirunaka jarriko dira jokalariak, pertsona bat izan ezik. Hirukoteak etxe bat osatuko du; bat ezkerreko horma iznago da, beste bat eskumakoa eta hirugarrena inkilinoa. Libre dagoenak leku bat eskuratu beharko du hauetako etxe batean, horretarako hainbat bida ditu: "ezkerreko horma" esaten badu hauek mugitu beharko dira beste etxe batean jartzeko, "inkilinoa" edo "eskumako horma" esaten badu berdin eta dena doitik behera aldatu nahi badu "lurrikara" esan dezake. Bitartean berak leku bat aurkituko du etxeren batean eta beste bat izango da libre geratuko dena.


2008/12/15

KONFIANTZA JOLASAK

1.- Oilo zahar:

Taldekide bati, oiloari, begiak zapi batez estaliko dizkiogu. Abestia abesten dugun bitartean bueltak emango dizkiogu eta abestia bukatzen dugunean norbait harrapatzen saaiatuko da. Oiloak besteak non dauden jakiteko txaloka arituko dira abestiak esaten duen bezala. Behin pertsona bat hartuta nor den asmatu beharko du.

Abestia: "oilo zahar, oilo zahar
txirinbonba mokoka
oilo zahar, oilo zahar
hemen nauzu txaloka"


2.- Txio-txio:

Taldekideen artean bat oiloa izango da eta besteak txitak. Taldekide guztiek begiak estalita izango dituzte, oiloa izan ezik, baina besteek ez dute jakingo oiloa nor den. Txitek oiloa aurkitu beharko dute. horretarako oiloa txio-txio esaten joango da. Txitak oiloa aurkitzen duenean eskua emango dio eta txita gehiago badaude eskutik lotuta, azkeneko txita topatu beharko du eskutik oratzeko. jolasa amaituko da taldekide guztiak eskutik oratuta daudenean.


3.- Itsuak eta mutuak:

Elkar ezagutzen ez diren bi pertsona elkartuko ditugu. Bietariko bat itsua izango da, begiak estalita izango ditu, eta bestea mutua. Mutuak itsua gidatu behako du gelatik edo kaletik, baieno ezingo gu hitzi egin. Gero, rol aldaketa egingo da, biak mutual eta itsuak izateko. oraingoan beste pertsona batekin elkartuko ditugu. joolasaren amaieran saiatuko dira esaten noor izan den bakoitzaren bikotea, mutua nor izan den.


4.- Estatuak:

Hirunaka jartzen dira. Taldeko batek begiak estaliak ditu. Beste batek postura batean jarriko du hirugarren kidea eta begiak estaliak dituena postura hori kopiatzen saiatuko da. Postura kopiatu diola uzte duenean begietan daukan benda kenduko du. Gero paperak aldatu egingo dira.

2008/12/14

EZAGUTZE JOLASAK

3.- Puxiken jolasa:

Puxikak banatuko dira, bakoitzak bere puxika izango du eta bere izena idatziko du puxikan. Gero, puxika guztiak gora botako dituzte eta pxika guztiekin jolasten ibiliko dira apur baten. Puxikak hartzeko esaten denean, bakoitzak puxika bat hartuko du, izena irakurri eta dagokion pertsonari emango dio puxika.


4.- Titifruti/Mazedonia:

Borobilean jarriko gara eta bakoitzak uztai baten barruan kokatuko da, bat izan ezik, erdian egongo dena. Eskuman dagoena laranja izango da eta ezkerrekoa limoia. Boronilean Ana, Maite eta Gorka daude. Erdikoak Maiteri limoia esaten badio Maitek "Ana" esan beharko du eta laranja esaten badio "Gorka". Baina sagarra esaten badu Maitek ez du izenik esango. Tutifruti edo Mazedonia esanez gero, leku aldaketa egin beharko da.



2008/12/10

EZAGUTZE JOLASAK

1. Armiarma sarea:

Artile bilo bat pertsonaz pertsona pasatzen doa bakoitza bere izena esanez eta artile zati batekin geratuz. Taldekide guztiak artile zati bat daukatenean egindako korapiloa askatzen hasiko dira hurrengoaren izena esanez.

Jolas hau nahi dugun pertsona guztiekin egin daiteke.



2. Extralurtarrak/ Martiztarrak:

Extralurtarrak gara eta besteekin kontaktatzeko keinuak egin behar ditugu eta beraien izenez deitu. Deitzen duenak eta ondokoak eta deitua izan dena eta bere ondokoak keinuak egin beharko dituzte.
Adb: Mirari/Markel/Mikel
Aratxa/Iker/Jon
Markelek Iker deitzen duenean Ikerrek eskuak buruan jarriz mugitzen hasiko da. Ikerrekin batera Jonen ezkerreko eskua eta Arantxaren eskumakoa. Markelek ere izan beharko ditu eskuak buruan eta bere ondokoek ere. gero Ikerrek beste baten izena esan beharko du jolasean jarraitzeko.

Jolas hau nahi dugun pertsona guztiekin egin daiteke.

2008/12/06

NIRE AURKEZPENA

Aurreko sarreran nire blog.aren aurkezpena egin nuen etaorain nire aurkezpena egingo dut. Bizkaiko herri txiki baten bizi naiz, Ugao-Miraballesen eta 20 urte ditut. bilboko magisteritza eskolan ikastan nago Lehen Hezkuntza, aurtengoa hirugarren urtea da ta espero dut azkeneko urtea ere izatea hurrengo urtean beste zeozer ikasi ahal izteko.
Besterik gabe, hurrengo batean hasiko naz jolas desberdinen deskribapena egiten. Espero dut egunen baten jolas hauetariko baten bat egitea umeekin.

2008/12/04

BLOG-AREN AURKEZPENA



Askotan pentsatzen da haurrak klasean jolasten badute denbora alferrik galtzen ari direla, baina jolasak ere oso garrantzitsuak dira. Jolas guztiek helburuak dituzte, gainera jolasen bidez arauak errespetatzen ikasten dute eta umeek oso ondo pasatzen dute bere lagunekin jolasten. Horregatik pentsatu dut nire blog-ean jolas desberdinak azaltzea, gero umeekin jolastu ahal izateko. Honez gain, normalean haurrek ezagutzen dituzten jolasak ( dantzen abestiak, soka saltoan aritzeko kantak...) erdaraz izaten dira eta blog honekin lortu nahi dudana da jolas horiek euskaraz ere ikastea eta erabiltzea.

Jean Piaget
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: teoría-aprendizaje piaget)